XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ogasun eta Finantza Saila

Ogasuneko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 220/1995 EBAZPENA, Inbertsiorako Zerga Pizgarriei buruzko uztailaren 5eko 8/1988 Foru Arauan ezarritako zerga-onurak Eibar Bus, S.A.L. sozietateari emango dizkiona.

Eibar Bus, S.A.L. sozietateak, A48235428 IFK duela, Inbertsiorako Zerga Pizgarriei buruzko uztailaren 5eko 8/1988 Foru Arauan araupetutako zerga-onurei heltzeko egindako eskabidea eta Zuzeneko Zergen Administrazio Zerbitzuburuaren 1995.eko urriaren 3ko proposamena ikusita.

Zuzendaritza Nagusi honi otsailaren 13ko 3/87 Foru Arauko 67.2. artikuluan eta abenduaren 21eko 134/88 Foru Dekretuko 26.4. artikuluan emandako ahalmenak direla bide, hauxe EBATZI DUT

Lehenengoa: Eibar Bus, S.A.L. sozietateari, 1992-1993.eko inbertsioaldian zehar egin izandako inbertsioak direla eta, zerga-onura hauek emango zaizkio:

1. Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren menpekoak izan, eta zenbatu daitezkeen inbertsioei dagozkien egintza eta kontratuetarako, kuotaren %95eko hobaria.